Probak 2022ko ibilbide bera izango du, eta uztailaren 20an hasiko da izena emateko epea, haren webgunean
Gasteizko Duatloiaren hirugarren edizioak Vital Fundazioaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza izango du oraingoan ere.
Aurreko bi edizioetan, Txiki probako partaideez gain, 250 triatleta federatu eta herrikoi inguruk parte hartzeagatik izandako arrakasta ikusita, hirugarren edizio honek ez du aldaketarik izango.
Federatuek esprint distantzian egingo dute duatloia, hau da, 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletaz eta 2,5 kilometro korrika, eta parte-hartzaile federatuentzat Arabako txapelketa ere izango da. Herrikoiek super sprint distantzia egingo dute, 2,5 km korrika, 13 kilometro bizikletaz eta 2,5 km korrika.
Aurten kadete federatuek ere parte hartu ahal izango dute.
Inskripzioak hemen egin ahal izango dira: www.clublablanca.com
2022ko prezioei dagokienez, mantendu egin dira: 10 € kadeteek, 20 € herrikoiek, 25 € federatuek.
Txiki proba. DOAN
Erakundeak 200 dortsal prestatuko ditu federatuentzat eta 200 herrikoientzat.
Ibilbideak
Korrika lasterketak Buesa Arenako kupulan izango du irteera. Ondoren, Ataria aldera joko da, Salbururantz (BAKHren atzetik), Hezeguneen pasealekurantz biraketa egin, Zurbaoko Aterantz, Buesa Arena pabilioia inguratu eta berriro ere aparkalekura eta kupulara iritsiko da, trantsizioa egiteko. Guztira, 2,5 kilometro ditu ibilbideak.
Bizikleta zirkuitua Buesa Arenako kupulatik abiatuko da Zurbaoko Ateko azken biribilguneraino, eta Zurbanoko errepidetik luzatuko da, bidegurutzera iritsi gabe. Bertan, 180 graduko biraketa egin, Zurbaoko Ateko errepidera itzuli eta Bergarako Ateko biribilguneraino joango da. Ondoren, 180 graduko biraketa egingo da Zurbaoko Ateraino, Hezeguneen Ibilbideko biribilguneraino. Deba arroaren kalera iristean, ezkerrera biratu eta Salburua Bulebarrerantz joko da Martxoak 8 etorbideraino eta han 180 graduko biraketa bat egin, Salburua Bulebarretik itzuli eta Hezeguneen Ibilbidera sartuko da. Eskuinetik, Zurbaoko Atera eta zirkuitu hasierara helduko da, 6,700 kilometro eginda.